18 344 956 livres à l’intérieur 175 langues
2 905 689 livres numériques à l’intérieur 110 langues
63 953 livres audio à l’intérieur 24 langues
Cela ne vous convient pas ? Aucun souci à se faire ! Vous pouvez retourner les articles jusqu'à 30 jours
Impossible de faire fausse route avec un bon d’achat. Le destinataire du cadeau peut choisir ce qu'il veut parmi notre sélection.
Jusqu'à 30 jours pour les retours
Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua izateaz. Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da, autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean, egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki, bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du. Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria literario bat. «[Nelly Arcan] harrigarria zen, bikaina, originala, talentuduna. Nire ustez, Arcanen liburuak nahitaez irakurri beharko lirateke mendebaldeko mundu osoko institutu eta unibertsitateetan. Zein ikasgaitan? Filosofia .» NANCY HUSTON, idazlea. «Indar ikaragarriaren lekukotza, edertasun handiko literatura-lan bat, bere sufrimendua oihukatzen diguna, harengan inoiz gozatu gabe .» ELÈA PIRES, Deuxième page «Feminitateari buruzko hausnarketa [...]. Adimena, sentiberatasuna eta argitasuna dira lan bikain honen markak, une ia filosofikoetan .» Buzz littéraire
Bonjour ! Je suis Libroamiko, votre conseiller littéraire.
Comment puis-je vous aider ?